ZERGATIK EGURRA ERABILI?
EKOLOGIKOA
Lehengai naturala da egurra. Naturak eskaintzen digun materiala izanik, modu egokian landuz, material artifizialekin baino kalte txikiagoa eragiten dugu.
JASANGARRIA
Egurraren kontsumo arduratsuak basoen kudeaketa jasangarria ahalbidetzen du, hauen egoera ona eta garbiketa bermatuz.
KULTURA
Gure kulturaren adierazgarria da egurra. Historia osoan zehar basoei oso lotuta egon den gizarte bat izan gara.
ISOLATZAILEA
Isolatzaile bikaina da egurra elektrizitatearekiko eta beroarekiko. Hori dela eta, beroarekin edo elektrizitatearekin kontaktuan egoteko piezak ekoizteko erabiltzen da.
ESTETIKOA
Egurraren ezaugarriak direla eta, emaitza bikainak lor daitezke estetikoki.
BERRIZTAGARRIA
Material berriztagarria da egurra. Erabileraren amaierara iristean, beste erabilera batzuetarako berrerabiltzeaz gain, berokuntzarako edota papera ekoizteko erabil daiteke.
FUNTZIONALA
Dituen ezaugarriei esker, behar funtzional asko ase ditzake egurrak: pieza txikiak, egiturak, material flexibleak, isolatzaileak...
KALITATEZKOA
Beste material artifizial batzuekin alderatuz, kalitatezko emaitzak eta iraunkorrak lortzeko aukera ematen digu egurrak.